Brinkola | |
---|---|
![]() | |
![]() Brinkolako ikuspegi orokorra. | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Legazpi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°01′10″N 2°20′51″W / 43.0194°N 2.3475°W |
Garaiera | 467 m |
Brinkola, Gipuzkoako Legazpi udalerrian dagoen auzo bat da, herrigunetik 2 kilometro hegoaldera. Garrantzitsua da bertan tren geltokia dagoelako. 1864an tren geltokia eraiki zen Oñatik hala eskatuta. Izan ere, Oñatitik gertuago dago Legazpitik baino. Hori dela eta, denbora askoan geltokiaren izena Brinkola-Oñati izan zen. Barrendiolako urtegia Brinkolan dago, eta Legazpi, Urretxu eta Zumarraga hornitzen ditu urez.[1]