Historiaurreko aroak |
---|
Brontze Aroa historiaurreko garaia da, Kobre Aroaren eta Burdin Aroaren tartekoa. Bi aro hauekin batera osatzen duen aroa Metal Aroa garaia izenez da ezaguna.
Europan eta Asia mendebaldean agertu ziren kultura eta herrialdeei buruz hitz egiteko erabiltzen da, lurralde hauetako kultura materialean oinarritutako periodizazioaren baitan berezitu den Metal Aroen aldietako bat baita.
Mediterraneo eta Ekialde Hurbileko (Asia mendebaldeko) eta Egiptoko zibilizazioetatik kanpo dauden kulturen kasuan, K.a. 3500tik K.a 700 urtera arte iraun zuen. Asia Mendebaldean, 1.200/1.100. urtea izaten da aldaketa handia, une horretan, Itsasoko herriek, Mediterraneo ekialdeko hainbat estaturi eraso egin eta horietako batzuk desagertzen dira. Hurrengo etapa, Burdin Aroa izango da, baina Asia mendebaldeko estatuen kasuan, askoz gutxiago erabiltzen da termino arkeologiko hau, idatzizko dokumentuak askoz gehiago izaten direlako.
Metal Aroan, gizakiek metal desberdinak manipulatzen ikasi zuten, bizi kalitatea hobetzeko tresnak sortu ahal izateko. Aro honetan, brontzearen metalurgia garatu zuten, kobrea eta eztainuaren aleazioaren emaitza.
Epe honetako ezaugarri orokorra hazkunde demografikoa da. Gainera, ezarian-ezarian nomadismoa alde batera uzten joan zen, sedentarismoaren mesedetan. Ehorzketa kobazuloetan zein trikuharrietan (batzuk lehenago eginak) egiten zen. Tokirik garatuenetan, zibilizazioaren lehenengo aztarnak agertu ziren hirietan, besteak beste, lehendabiziko idazketa sistemekin.
Asia Mendebaldean eta Egipton idazkera asmatu eta hedatu zen eta zibilizazioak eta haiekin lotutako estatuak garatu eta ziren. Anatolian, Hititen inperioa, Mesopotamian, Sumer, Akadtar inperioa, eta beste herri, Babilonia, Siria, Ugarit, Asiriarrak eta abar.
« | 21 Hartu zuten (Samson), beraz, filistiarrek, begiak atera, Gazara eraman eta brontzezko bi katez lotu zuten, eta errotarri bati eragin behar izan zion presondegian. 22 Hala ere, berriro luzatzen hasi zitzaion moztua zioten ilea. | » |