Buffer gainezkatze ((Ingelesez) buffer overflow edo buffer overrun) segurtasun informatikoan eta programazioan, memoriako datu eremu batean eduki dezakeen baino gehiago kopiatzen denean gertatzen den software akats bat da, memoriaren aldameneko eremuan gainean idazten da soberako datuak. Ondorioz, memoria atzipenean salbuespen bat gertatzen da eta programa bukatzen da edo asmo txarrez egindakoa bada segurtasuna hautsiz.
Kasu batzuetan programaren fluxua alda daiteke, aurrez ez ikusitako aginduak eginez. Konputagailu arrunten arkitekturen memoriak ez baitu datuak eta programak bereizten gertatzen da hau. Akatsa duen programak baimen bereziak baldin baditu segurtasun akatsean bilakatzen da. Erasotutako programaren konputagailutik baimenak lortzeko bereiziki diseinatutako kodea shellcode deitzen da.