Bundelkhand (hindiz: बुन्देलखण्ड) Indiako erdialdean dagoen eskualde geografikoa, egungo Uttar Pradesh eta Madhya Pradesh estatuek osaturik. Chedi Erresumaren egoitza izan zen.
Bundelkhandeko hiri nagusiak Jhansi, Banda, Chitrakoot, Datia, Tikamgarh, Rath, Lalitpur, Sagar, Damoh, Orai, Panna, Hamirpur, Mahoba, Narsinghpur eta Chhatarpur dira. Hala ere, lekurik ospetsuena X. mendeko eskultura erotikoak dituen Khajuraho tenplu-multzoa da.