Burdigala | |
---|---|
Anfiteatroa | |
Datuak | |
Erromatar Inperioko probintziak | Galia Akitania |
Eskualdea | Galia Akitania |
Koordenatuak | 44°50′16″N 0°34′46″W / 44.837912°N 0.579541°W |
Historia | |
Kultura | Akitaniarrak, erromatarrak |
Burdigala (gaur egungo Bordele hiria) Galia Akitania erromatar probintziako hiri bat izan zen.[1] Toponimoa Bordigala, euskaraz Bordale, gaskoiz Bordèu eta, gero, frantsesez Bordeaux bilakatu zen.
K.a. III. mendean eratua, Publio Lizinio Krasok, Julio Zesarren ordezkaria zena, K.a. 56an konkistatu zuen.[2] Erromatarren garaian, Galia osoko hiri nagusienetariko bat bilakatu zen eta lehenengo mahatsondoak landatu zituzten.