Burdinazko Mozorrodun Gizona | |
---|---|
Datu biografikoak | |
Jaiotza | , 1640(e)ko hamarkada |
Heriotza | Paris, 1703ko azaroaren 19a |
Herrialdea | Frantziako Erresuma |
Sexua | gizonezkoa |
Jarduera | Presoa |
Burdinazko Mozorrodun Gizona —frantsesez: L'Homme au Masque de Fer— (1640-1703) gizon baten ezizena da; gizon hori 1669 edota 1770ean Eustache Dauger izenpean atxilotu zuten, eta Frantziako hainbat espetxeetan preso eduki zuten, besteak beste Bastillan. Espetxealdi osoan, inork haren aurpegirik ikus ez zezan, belusezko mozorro batez estali zioten; eta guztiz debekaturik zuen espetxezainekin mintzatzea edo edozein kontaktu izatea, jatekoa jasotzeko ez beste. Kondairak dioenez, burdinazko mozorroa jarri zioten.