Burdinezko Mozorrodun Gizona | |
---|---|
Datu biografikoak | |
Jaiotza | , 1640(e)ko hamarkada |
Heriotza | Paris, 1703ko azaroaren 19a |
Herrialdea | Frantziako Erresuma |
Sexua | gizonezkoa |
Jarduera | Presoa |
Burdinezko Mozorrodun Gizona (frantsesez: L'Homme au Masque de Fer; 1640-1703) 1669 edota 1770ean "Eustache Dauger" izenpean atxilotua eta Frantziako hainbat espetxeetan preso eduki zuten, tartean Bastilla, gizonak jasotako ezizena da. Espetxealdi osoan inork haren aurpegirik ikus ez zezan belusezko mozorro batez estali zioten eta espetxezainekin mintzatzea edo edozein kontaktu izatea, jatekoa jasotzeko ez beste, guztiz debekaturik zuen. Kondairaren arabera burdinezko mozorroa omen zen.