Burgiko arroila | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 600 m |
Prominentzia | 483 m |
Mota | arroila eta naturagune babestu |
Luzera | 3,3 km |
Azalera | 6,2 km² |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 42°42′18″N 1°01′01″W / 42.70487538°N 1.01687053°W |
Mendikatea | Illongo mendilerroa Belduko mendilerroa |
Kokapena | Pirinioak |
Herrialdea | ![]() |
Foru erkidego | ![]() |
Burgiko arroila Nafarroa Garaiko Pirinioak eskualdean kokatutako arroila bat da, Ezka ibaiak zeharkatutakoa. Burgi eta Obelba herrien artean dago, 3,30 kilometroko luzerarekin eta 6,20 kilometro koadroko azalerarekin. Zatirik sakonenetan, 600 metroko aldea dago ibaiaren mailaren eta gailurrik altuenen artean, eta azpimarratzekoak dira eskuinaldeko Belbun eta ezkerraldeko Virchen de Penya mendiak.
Natura 2000 sarekoa da, Natura Erreserba gisa.