Burgundiar

Erromatar Inperioa Hadrianoren agintaldian (117-38), orduko Burgundiones germaniarrak Viadua (Oder) eta Visula (Vistula) ibaien artean bizi ziren

Burgundiarrak[1] (latinez: Burgundiōnes; antzinako eskandinavieraz: Burgundar; antzinako ingelesez: Burgendas; antzinako grezieraz: Βούργουνδοι) ekialdeko germaniar tribua zen. Eskandinaviatik Bornholm uhartera migratu omen ziren, irla horren izena norvegiera zaharrean Burgundarholmr (burgundiarren irla) baita. Erromatar Inperioaren gainbeheran Burgundiarren Erresuma eratu zuten, gaur egungo Alemania, Suitza eta Frantzia inguruan.

  1. Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak. , 9 or..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne