Burusien protesta

Burusien protesta (ingelesez Blanket protest) Ipar Irlandako gatazkan zehar Maze espetxean ("Long Kesh") zeuden Behin-behineko Irlandako Armada Errepublikarra (IRA) eta Irlandako Nazio Askapenerako Armadako (INLA) presoek bost urtez burutu zuten protesta bat da.

1976ko martxoaren 1etik aurrera Erresuma Batuko Gobernuak eta Espetxe Arduradunek irlandar preso errepublikarrei euren preso politiko estatusa ("kategoria berezia" zeritzona) ukatzen hasi zirenean protesta honi ekin zitzaion. Estatus hori galtzeak beste hainbat gauzen artean gainontzeko preso arruntek bezala espetxeko uniformeak jaztera derrigotzen zituen. Irlandar preso errepublikarrak aldaketa hauen aurka azaldu eta espetxeko uniformea jazteari uko egin zioten.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne