Busturia Axpe geltokia

43°22′49″N 2°41′35″W / 43.380156°N 2.693101°W / 43.380156; -2.693101
Axpe-Busturia
Busturiko Axpe auzoko geltokiaren eraikina 1950 inguruan
Map
Lineak
« San Kristobal Busturia    Itsasbegi Busturia »
Kokapena
HelbideaAxpe auzoa, 36; 48350
UdalerriaBusturia,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Gunea4. gunea
Irekiera1893ko martxoaren 15a
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
ZerbitzuakAparkalekua 
Nasak1
Trenbideak1
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
EuskoTren  Bilbo Bermeo

Busturia Axpe[1] edo Axpe-Busturia Euskotren Trena eragilearen E4 lineari dagokion lurgaineko geralekua da, Busturia udalerriko Axpe auzoan dagoena. 1893ko martxoaren 15ean ireki zen eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 4. tarifa-gunearen barruan dago.

Geralekua Zornotza-Gernika trenbidea Sukarrietaraino luzatzearekin batera ireki zen. Zurezko egituradun harlangaitzazko eraikin bat zuen, hiru solairukoa eta markesinaz hornitutako nasa bakarrekoa. 1943an eraikin berri batez ordezkatu zen. Gaur egungo geralekuak markesinaz hornitutako nasa eta trenbide bakarra du, eta kanpoaldean doako aparkalekua dago.

  1. (PDF) Euskotren E4 Bilbo - Bermeo. (Noiz kontsultatua: 2017-09-29).[Betiko hautsitako esteka]

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne