C/2022 E3 (ZTF) | |
---|---|
![]() | |
Behaketa | |
Magnitude absolutua | 10,8 |
Gorputz-gurasoa | Eguzkia |
Aurkitzailea | Zwicky Transient Facility (en) ![]() |
Aurkikuntza-data | 2022ko martxoaren 2a |
Aurkikuntza-lekua | Palomar behatokia |
Honen izena darama | Zwicky Transient Facility (en) ![]() |
Orain duen posizioa ikusi | |
Orbitaren ezaugarriak | |
Apoapsis | baliorik ez |
Periapsis | 1,1122443426844 AU |
Ardatzerdi handia | −3.685,2963559672 AU |
Eszentrikotasuna | 1,0003018059432 |
Orbita-periodoa | baliorik ez |
Batezbesteko anomalia | −0,00036911591553626 ° |
Makurdura orbitala | 109,16948005555 ° |
Goranzko nodoaren luzera | 302,55501839821 ° |
Periapsiaren argumentua | 145,81493135849 ° |
Behin-behineko izendapenak | C/2022 E3 |
C/2022 E3 (ZTF) Oorten hodeian jatorria duen iraupen luzeko kometa da. Zwicky Transient Facility (ZTF) teleskopioak aurkitu zuen 2022ko martxoaren 2an.[1] Kometak distira berde nabarmena du nukleoaren inguruan, eguzki-argiak karbono diatomikoan eta zianogenoan eragiten baitu; horregatik deitzen zaio kometa berdea.[2]
Kometaren izendapen sistematikoa C-rekin hasten da, aldizkako kometa ez dela adierazteko, eta "2022 E3" esan nahi du 2022ko martxoaren lehen erdian aurkitutako hirugarren kometa izan zela.[3]
Kometaren nukleoa gutxi gorabehera kilometro bateko tamainan kalkulatu zen, 8,7 orduan behin biratuz.[4] Haren hauts- eta gas-isatsak milioika kilometrotan hedatzen dira, eta, 2022ko urtarrilean, hirugarren kontra-isats bat zuela ikusi zen.[5]
Kometa 2023ko urtarrilaren 12an iritsi zen bere periheliora, 1,11 AUko distantziara (166 milioi kilometro), eta Lurrarekiko hurbilpenik handiena 2023ko otsailaren 1ean izan zen, 0,28 AUko distantziara (42 milioi km.). Kometa 5. magnitudera iritsi zen, eta begi hutsez ikus daiteke zeru ilunenetan, ilargirik gabe.[6][7][8]