Cecil Frank Powell (Tonbridge, Kent, 1903ko abenduaren 5a - Casargo, Como, 1969ko abuztuaren 9a) ingeles fisikaria izan zen. Fisikako ikasketak Cambridgeko Unibertsitatean egin ondoren, Bristolgo Unibertsitatean irakasle izan zen. Atomo nukleoak eta izpi kosmikoak aztertu zituen, eta argazki bidezko metodo bat asmatu zuen nukleoaren desintegrazioa aztertzeko. Fisikako Nobel Saria eman zioten 1950. urtean.