CAN komunikazio-protokolo

CAN (ingelesezko siglak: Controller Area Network) komunikazio-protokolo bat da Robert Bosch GmbH enpresa alemaniarrak garatutakoa, bus-topologia batean oinarritzen dena ingurune banatuetan mezuak transmititzeko. Gainera, irtenbide bat eskaintzen dio PUZ (prozesatzeko unitate zentralak) anitzen arteko komunikazioaren kudeaketari.

CAN komunikazio-protokoloak onura hauek dakartza:

  • Interferentziekiko immunitate handia eskaintzen du, autodiagnostikorako eta datu-erroreak konpontzeko trebetasuna.
  • Komunikazio-protokolo normalizatua da eta, beraz, erraztu egiten da fabrikatzaile desberdinen azpisistemak sare komun edo bus baten gainean komunikatzea.
  • Prozesadore anfitrioiak (host) periferiko adimendun baten esku uzten du komunikazioen karga; beraz, prozesadore anfitrioiak denbora gehiago du bere zereginak gauzatzeko.
  • Sare multiplexatua denez, kableatua nabarmen murrizten du eta puntutik punturako konexioak ezabatzen ditu.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne