CC-BY-SA lizentzia sormenezko lanak (edukiak) munduan zehar erraz partekatzeko lizentzia da. Konpartitzeko oztopo legalak murrizteko helburuarekin sortu zen. Creative Commons-eko (CC) lizentzietako bat da, bi atributu gehigarri hauek dituena:
Aitortu (BY, Attribution): Edonon erabil daiteke lan hori baina edukien iturria zein den aipatu behar da beti, egilea nor den esatea.[1]
PartekatuBerdin (SA, ShareAlike): Lan horretan aldaketak egin daitezke eta berriro zabaldu, baina horrelakoetan lan berriak jatorrizko lizentzia berdinarekin zabaldu beharko da. Gure kasuan, dugun lana CC-BY-SA lizentzia bazuen, lan berri eraldatua ere CC-BY-SA lizentziarekin zabaldu beharko da.
CC-BY-SA lizentziadun edukiak berrerabilita posible izango da irabazi ekonomikorik lortzea. Horrelako erabilerak ekidin nahi badira NC ezaugarria gehitu beharko da lizentzian, CC-BY-SA-NC lizentzia, adibidez.
Wikipedian dauden testu, argazki eta irudi guztiek CC-BY-SA lizentzia dute. Wikipedian ezin da gehitu lizentzia hori ez duen testu edo irudirik. CC lizentzia orokorra ez da onartzen Wikipedian, CC lizentzia orokorrak ez baitu zehazten erabilera komertziala onartzen duela.
↑(Ingelesez)Attributing Creative Commons Materials. Published by the Australian Research Council Centre of Excellence for Creative Industries and Innovation (www.cci.edu.au) in partnership with Creative Commons Australia (http://creativecommons.org.au).