COVID-19 pandemiaren agerraldi ostea Euskal Herrian | |
---|---|
Mota | Garai gertaera |
Honen parte da | COVID-19 pandemia Euskal Herrian |
Denbora-tarte | 2020ko ekainaren 19a - |
Kokaleku | Euskal Herria |
Herrialdea | Espainia eta Frantzia |
Pertsona hilak | 27 (2020ko abuztuaren 7a) |
COVID-19 pandemiaren agerraldi ostea (sarritan Normaltasun Berria edo Normalitate Berria izendatua, eta Hego Euskal Herrian deskonfinamenduaren Laugarren Fasea izenez ere ezaguna) Euskal Herriko 2020ko udaberriko COVID-19 pandemiaren agerraldiaren ostean hasi zen aldia izan zen. Euskal Autonomia Erkidegoan 2020ko ekainaren 19an hasi zen garai hau, alarma-egoera altxatu eta deskonfinamendua amaitutzat eman zenean.[1] Nafarroa Garaian ekainaren 21ean hasi zen,[2] EAEk eginikoa egin ostean eta Ipar Euskal Herrian ekainaren 15ean hasi bazen ere ofizialki, ekainaren 22ra arte ez zituzten fase honen hasiera iragartzen duten zenbait eskubide berreskuratu, hala nola, mugikortasun askea edo ikastetxeetarako itzulera.[3]
Garai honetan zehar 2020ko konfinamenduaren garaian galdu ziren eskubide ugari berreskuratu ziren, baina hainbat mugaketa eta murrizketek indarrean jarraitu zuten, hala nola, toki itxietan egoteko musukoen derrigorrezkotasunak, norbanako batek bestearekiko mantendu beharreko distantziak eta lokalen edukieren murrizpenak, besteak beste.[4]