CSMA (Carrier Sense Multiple Access, eramailearen detekzio bidezko sarbide anizkoitz)
Informazioa bidali baino lehenago, estazioak transmisio-bidea entzuten du eta libre dagoenean transmititzen hasten da. Transmisio-bidea libre ez badago, libre egon arte itxaroten du. Kasu honetan estazioek aukera bi daukate :
CSMA prozeduran estazio igorleak mezua transmitituz aparte, beste seinale bat bidaltzen du gainerako estazioei transmisio-bidea okupatuta dagoela adierazteko, eramailea (carrier) hain zuzen.
Transmisio-bidea libre dagoenean estazio igorleak mezua bidaltzen du eta estazio hartzailearen onespen-agiria (ACK) itxaroten zain dago. Seinale hau ez badu jasotzen edo ezezko bat jaso ezkero, estazio igorleak suposatzen du talka bat egon dela eta prozesu berriz abiatzeko denbora aleatorio bat itxarongo du.