CTXT

CTXT
Motadigital newspaper (en) Itzuli eta astekari
Fitxa teknikoa
Hizkuntzagaztelania
Argitaratze lekuaMadril
ArgitaletxeaRevista Contexto S.L (en) Itzuli
Banaketa
Banatze-eremuaezker politiko
Historia
Ideologiaezker politiko
SortzaileaRoberto Saviano, Soledad Gallego-Díaz, Ignacio Sánchez-Cuenca (en) Itzuli, Miquel Barceló, Alberto Reguera, José Luis Cuerda, Concita De Gregorio, Giancarlo Santalmassi (en) Itzuli, Éric Fassin, Hans-Ulrich Obrist, Pedro G. Romero eta Kostas Vaxevanis (en) Itzuli

ctxt.es
Facebook: redcontexto Twitter: ctxt_es Mastodon: ctxt@mastodon.world Instagram: ctxt_es Telegram: ctxtes Youtube: UCOQmYq0_36XTJZKX1ngTnMw Edit the value on Wikidata

CTXT edo ctxt (edo Revista Contexto) informazio orokorreko hedabide digitala da. 2015an sortua, gaztelaniaz argitaratzen da, eta Madrilen du egoitza. Espainiako eta nazioarteko gaurkotasunari buruzko informazioak lantzen ditu. Hedabidearen izenaren ondoan, honako leloa erabiltzen dute: "Contexto y Acción".

Kazetaritza pausatua eta analitikoa egitea da CTXT-ren ezaugarri nagusia. Euren webguneko “Nor gara”[1] sailean azaltzen dutenez, CTXT-ren helburua zera da: “Albiste garrantzitsuenen testuinguru politikoa eta ekonomikoa eskaintzea, agenda informatiboa markatuko duten auzi nagusiak aurreratzea, kultura eta sorkuntza dinamizatzea, ideien eztabaida sustatzea, eta gertaerak soiltasunez, zintzotasunez, ironiaz (posible denean) eta zentzu kritikoz kontatzea eta aztertzea”. Zentzu honetan, “Interneten nagusi den minutuz minutuko presa horretatik” ihes egin nahi dutela diote, baita “gaurkotasun digitalak behartutako berehalakotasunetik eta albiste kopuru handiegitik” ere. Horregatik, goiburu hau dute: “Azken ordukoetara berandu iristeaz harro”.

Hainbat hedabide konbentzionaletan lan egindako 14 kazetarik sortu zuen CTXT, euren webgunean azaltzen dutenez. Besteak beste, El País, El Mundo eta La Repubblica egunkarietan aritutakoak dira CTXT-ren sortzaileak. “Prentsa independentearen espiritu zaharra berreskuratzeko” helburuz sortu zuten hedabidea, hau da, “zerbitzu publikoa” izateko bokazioz, “testu orbangabeak eta herritarrentzat pentsatuak” idazteko asmoz, beti ere “egia ofizialei eta botereak hedatzen duen propagandari mesfidantzaz begiratuta”.

  1. (Gaztelaniaz) «Redacción | ctxt.es» ctxt.es (Noiz kontsultatua: 2018-05-03).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne