C eremua (Zisjordania) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | lurraldeko administrazio-erakunde |
Azalera | 3.516 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 32°00′02″N 35°26′24″E / 32.0005489°N 35.44000548°E |
UTC ordua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 |
Honen parte da | Zisjordaniako eremuak Osloko Akordioen arabera |
Israelen banaketa administratiboa | Judea eta Samaria Eremua |
C eremua Israelek Zisjordanian erabat kontrolatzen duen lurraldea da, okupatzen dituen lurraldeetan erregio horretan bakarrik dago ofizialki horrela izendatua (ez Gazan edo Golanen), eta Palestinar enklabeetako guneetatik (A eremuak eta B eremuak) kanpoko zona gisa definitzen da, Osloko Akordioek definitutako lurralde eremuen baitan.
C eremua Zisjordaniako lurraldearen %61 da gutxi gorabehera, Ekialdeko Jerusalem kontatu gabe, hau beste egoera batean kontsideratzen baitu Israelek. C eremuaren %99 baino gehiago debekatua edo oso mugatuta dago palestinarrentzat.[1]
Eremuak Zisjordaniako baliabide natural funtsezkoak bere lurretan ditu.