Cabo Machichaco | |
---|---|
Cabo Machichaco baporea sutan, oraindik moilan zegoela. | |
Ontziola: | Newcastle upon Tyne |
Uretaratze data: | 1882 |
Zerbitzua: | Compañía Ybarra |
Ezaugarriak |
Cabo Machichaco 1882an Newcastlen eraikitako lurrunontzia izan zen.[1] 1885ean Compañía Ybarra bilbotar armadoreak erosi zuen, Bilbo eta Sevilla arteko kabotaje lanak egiteko. Ibilaldiaren lehenengo geltokia Santanderko portua izan zen. Ontzia 1893ko azaroaren 3an portuan lehertu eta XIX. mendean Espainian izandako sarraski zibilik handiena eragin zuen.[2]