"Calling Dr. Love" Kiss hard rock talde amerikarraren abestia da, beraien 1976ko Rock and Roll Over albumean argitaratua. Abestia Gene Simmons baxu-jotzaile/abeslariak idatzi zuen Evansville, Indianako Holiday Inn batean. Albumeko bigarren singlea izan zen, eta AEBetan lortzen zuten laugarren Top 20, Billboard zerrendan 16. postua lortu zuelarik. Abestiaren izena Gene Simmonsek zuen "Men in Black" izeneko Three Stoogesen bilduma labur batetik zetorren, non ospitaleko dei bat agertzen zen, "Calling Doctor Howard, Doctor Fine, Doctor Howard", Moe, Larry eta Curly, hurrenez hurren. Abestiaren riff nagusia Alice Cooperren "Cold Ethyl" abestiaren oso antzekoa da, 1975eko "Welcome To My Nightmare" LPan agertzen dena.
Abestiaren zuzeneko bertsio bat agertzen da Alive II diskoan, 1977an kaleratua. Hortik gerora, "Calling Dr. Love" Kissen arrakasta album askotan agertu izan da. 2003an, Kissen zuzeneko 5. albumean agertu zen, Kiss Symphony: Alive IV diskoan.