Camelot (euskaraz Kamelot) 1967ko Joshua Logan estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako musikal drama film bat da. 1960ko Alan Jay Lerner musikagilearen izen berdineko musikalean eta 1958ko T. H. White idazlearen The Once and Future King ("Behin Bateko eta Etorkizuneko Errregea") eleberrian oinarritua dago, era beran, biak Arturiar zikloan oinarritua daude. Richard Harris, Vanessa Redgrave, Franco Nero, David Hemmings, Lionel Jeffries eta Laurence Naismith aktoreek antzeztu zuten.
Hiru Oscar Sari irabazi zituen: Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (John Truscott, Edward Carrere eta John W. Brown), Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (John Truscott) eta Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Alfred Newman eta Ken Darby). Beste bi Oscar Sari hauen izendapena ere jaso zuen: Soinu onenaren Oscar Saria (Warner Bros.-Seven Arts Soinu Saila) eta Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Richard H. Kline).