Camille du Gast

Camille du Gast
Paris-Madrid 1903an, Camille du Gast pilotuak bere 30 hp De Dietrich, hasierako 29 zenbakiarekin Irudi gehiago
president of the Société protectrice des animaux (S.P.A.) (en) Itzuli

1929 - 1942
Adrien Pouriau (en) Itzuli - Laurent Bailly (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarie Marthe Camille Desinge du Gast
JaiotzaParis1868ko maiatzaren 30a
Herrialdea Frantzia
Heriotza1942ko apirilaren 24a (73 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Grave of Crespin (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakerizaina, eskrimalaria, aeronauta, automobil-pilotua, esploratzailea eta feminista

Marie Marthe Camille Desinge du Gast, ezaguna Camille du Gast, edo Camille Crespin du Gast izenez (Paris, Frantzia, 1868ko maiatzaren 30a –Ibidem, 1942ko apirilaren 24a) frantziar erizaina, automobil-pilotua, esploratzailea, aeronauta, paraxutista, eskrimalaria, eskiatzailea, pistola eta errifledun tiratzailea, zaldi-entrenatzailea, piano kontzertista, abeslaria eta feminista izan zen. Frantziako Aro Ederreko hiru aitzindari ospetsuetako bat izan zen, Hélène de Rothschild (Hélène van Zuylen) eta Anne de Rochechouart de Mortemartekin batera.[1] Frantziako alargun ezagun aberats eta arrakastatsuenetako bat izan zen. Nazioarteko automobil-lasterketa batean lehiatu zen bigarren emakumea izan zen.[1][2][3][4]

Frantzian ere aitortza lortu zuen karitatezko lan handiarengatik. Animalien Babeserako Elkarteko (Société protecttrice des animaux, SPA) presidentea izan zen hil zen arte eta zezenketaren aurkako kanpainan ekintza disruptiboak sartu zituen plazetan. Osasun zainketak eman zizkien Parisko emakume eta haur babesgabeei, eta zeregin horrek Bigarren Mundu Gerran alemaniarren okupazioan jarraitu zuen.[1][3]

Feminista aitzindaria ere izan zen, eta Frantziako Emakumearen Eskubideen Ligako (Ligue Française du Droit des Femmes) presidenteordea izan zen Lehen Mundu Gerraren ostean.[5] 1904an Frantziako Automobil Klubeko (Automobile Club de France, ACF) emakumezko zuzendari bakarra bihurtu zen.

Prentsak "amazona" eta "Automobilaren Valquiria" (Mekanikako Walkyriea) deitzen zion.[1][3]

  1. a b c d Hilary Resteck y Casey Schuster/The Henry Ford. Women in the Winners Circle Foundation - Camille du Gast. .
  2. Alexandre Buisseret. Les femmes et l'automobile à la Belle Époque. .
  3. a b c Appl-Lachaise.net. Amis et Passionnes du Père-Lachaise - CRESPIN DU GAST Camille (1868-1942). .
  4. Laura Godsoe. Proceedings of the Western Society for French History - Exploring their Boundaries: Gender and Citizenship in Women's Travel Writing, 1880–1914. .
  5. Céline CAUVIN. LES FEMMES ET L’AUTOMOBILE A LA BELLE EPOQUE (1898-1922). .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne