Canal du Midi

Canal du Midi
Gizateriaren Ondare
Datu orokorrak
Garaiera193 m
Motasummit level canal (en) Itzuli
Luzera241 km
Azalera1.172 ha
Geografia
Map
Koordenatuak43°36′40″N 1°25′06″E / 43.6111°N 1.4183°E / 43.6111; 1.4183
Honen parte daCanal des Deux-Mers (en) Itzuli
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Okzitania
Departamendua Garona Garaia
Frantziako udalerriTolosa Okzitania
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera1.172 ha
IturburuaMarseillan
(130 m)
Bokalea
()
Thau urmaela (Sète)

Canal du Midi (euskaraz: «Hegoaldeko ubidea»; okzitanieraz: Canal del Miègjorn) hegoaldeko Frantzia zeharkatzen duen 240 kilometroko ubidea da. Hasiera batean Canal Royal en Languedoc izena jarri zioten, baina 1789an Frantziako Iraultzak izena aldatu zion eta Canal du Midi jarri zioten. XVII. mendeko eraikuntza obrarik garrantzitsuenen artean dago[oh 1]. Garona eta Mediterraneo itsasoan dagoen Thau urmaela elkartzen ditu. Garonako ubidearekin batera Atlantikoa eta Mediterraneo artean dagoen Itsaso Bien ubidea (Canal des Deux Mers) osatzen du. Zentsu hertsian, Canal du Midi Tolosa Okzitaniatik Mediterraneora doan ubideari dagokion izena da. Itsaso Bien ubideak bi itsasoak batzeko helburua zuen, lehenengo Canal du Midi gutxi gorabehera nabigagarria zen Garona ibaiarekin lotuz, eta ondoren bere paraleloa den Garonako ubidearekin. Bordeletik itsasora Gironda estuario naturala dago.

Jean-Baptiste Colbert baimena eman zuen errege dekretu bidez obrak hasteko 1666an, gariaren merkataritza areagotzeko helburuarekin. Lanaren proiektua Pierre-Paul Riquetek zuzendu zuen, eta 1666an hasita, 1681ean amaitu zuten, Luis XIV.a Frantziakoa errege zela. Canal du Midi da Europan oraindik funtzionamenduan dagoen kanalik zaharrenetako bat, Briareko ubidean oinarritua. Proiektuaren zailtasuna lur barneko ur bidezko garraioarenak dira. Teknikoki konplexuena Montagne Noireko urak Seuil de Naurouzeraino eramatea zen, kanalaren punturik gorena.

1996an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen, bere ingeniaritza- eta arte-balio handiagatik[1]. Gaur egun nabigagarria da eta turismo elementu garrantzitsua.


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found

  1. (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «Canal du Midi» UNESCO World Heritage Centre (Noiz kontsultatua: 2024-04-04).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne