Canon | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | multinazionala, kapital irekiko enpresa eta camera manufacturer (en) ![]() |
Jarduera sektorea | electrical industry (en) ![]() |
Herrialdea | Japonia |
Jarduera | |
Kidetza | Linux Fundazioa, Wi-Fi Alliance, SD Association (en) ![]() ![]() |
Eskumendekoak | Canon (Netherlands) (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Enplegatuak | 194.151 (2013) |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Zuzendaria | Fujio Mitarai (en) ![]() |
Egoitza nagusi | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | kabushiki gaisha |
Zeren jabe | |
Ekonomia | |
Diru-sarrerak | 3.401.000.000.000 ¥ (2016) |
Balore-burtsa | Tokioko burtsa |
Historia | |
Sorrera | 1937ko abuztuaren 10a 1937 |
Sortzailea | Takeshi Mitarai (en) ![]() |
Sorlekua | Ōta |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Canon Inc. (japonieraz: キヤノン株式会社 Kiyanon kabushiki-gaisha ) , kamerak, bideokamerak, fotokopiagailuak, eta ordenagailuentzako inprimagailuak bezalako gailu optikoak eta irudia eskuratzeko produktuak egiten dituzten elektronikako multinazional japoniar bat da.
Konpainia 1933an sortu zuten Goro Yoshidak eta koinatu Saburo Uchidak Precision Optical Instruments Laboratory izenarekin. Konpainiaren jatorrizko helburua argazki kameraren kalitatea hobetzeko ikerketa izan zen.
1934ko ekainean lehenengo Canon kamera egin zuten. Kwanon deitu zuten, Kuan Yin miserikordiaren jainkosa budistaren izenean. Hurrengo urtean, konpainiak Canon izena hartu zuen irudi modernoagoa emateko helburuarekin. 1987an EOS argazki kamerak merkaturatu zituzten: sigla horiek "electro-optical system" esan nahi dute eta, gainera, Eos jainkosa grekoaren omenez ere hautatu zituzten. Sistema horrek eskuzko ikuspegitik ikuspegi ultrasonikora eta egonkortze optikora eman zuen saltoa. Biak ere argazkilaritzako reflex kameren munduan Canon etxeak sartuak eta argazkilaritza profesional eta abiadura handikoan estandar bilakatu ziren. Lehiakideek ere Canon etxearen bideari jarraitu zioten, nahiz eta erabiltzaile kontserbadoreenek ez zuten gustuko izan aldaketa.
Hainbat tresna elektronikoren egilea izan arren, argazkilaritzaren munduan egindako ekarpenarengatik erreferentzia izatearren eta 2002tik full-frame kamera digitalak egiten aitzindari izateagatik ezaguna da.