Capsicum

Capsicum
Capsicum annuum. Franz Eugen Köhler, Köhler's Medizinal-Pflanzen (1887).
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaSolanales
FamiliaSolanaceae
SubfamiliaSolanoideae
Generoa Capsicum
Azpibanaketa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakpipermin, pipermorro, Kapsaizina, capsicum oleoresin (en) Itzuli eta piperrauts

Piperra (Capsicum generoa) landare angiospermo eta dikotiledoneoa da, sukaldaritzan aintzat hartua. Jatorria Amerikako lurralde tropikal eta subtropikala dute, eta solanazeoen familiako piperrak barne hartzen ditu: pipermina, piper gozoa eta abar.

Lineok sailkatu zuen 1753an, eta latinezko capsŭla (kaxa, euskaraz) hitzetik datorkio izena, haziak kaxa antzeko zorro batean baitaude.

Amerikan eta Asian ez bezala, Europako sukaldaritzan gehien erabiltzen den barietatea ez da mina izaten. Piper berdea (heldugabea) eta gorria edo horia (heldua) baliatzen dira gehien, bai eta birrindua ere, piperrautsa. Gure artean, ezagunenetako batzuk piper morroa, pikillo piperra, Gernikako piperra, Ezpeletako piperra eta Ibarrako pipermina dira.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne