Carandiruko sarraskia

Carandiruko sarraskia
Map
Motasarraski
Data1992ko urriaren 2a
KokalekuCarandiru
HerrialdeaBrasil
Pertsona hilak111
Pertsona zaurituak35
ErantzuleMilitary Police of São Paulo State (en) Itzuli

Carandiruko sarraskia (portugesez: Massacre do Carandiru) 1992ko urriaren 2an gertatu zen Carandiru kartzelan, São Paulon (Brasil). Brasilgo historian, Giza eskubideen aurka izandako ekintzarik larrientzat jotzen da.

Zenbait presok iraultza moduko bat hasi zuten kartzelan, eta haren ondoren gertatu zen sarraskia. Kartzelako istiluak kontrolagaitzak bilakatu zirenean, Carandiru hartu zuen polizia militarrak, eta haren ondorioz, 111 preso hil ziren: haietako 102, polizia militarrak tirokatuta eta gainontzeko bederatziak, labankadaz, ustez, polizia heldu baino lehenago presoen artean izandako erasoetan[1]. Hirurogeita zortzi polizietatik bat bera ere ez zen hil. Amore emandako presoak eta zigor-geletan gordetzen saiatzen zirenak ere poliziak tirokatu zituela diote sarraskitik bizirik irten zirenek.[2].

  1. Elói Pietá & Justino Pereira. (1995). Carandiru, das Gefaengnissmassaker in Sao Paulo (Ger.). Amnesty International FDCL-Verlag ISBN 3-923020-15-5..
  2. BBC. (2001eko ekainaren 30a). Brazil jail massacre: Policeman convicted. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne