Frederick Carlton Lewis edo Carl Lewis (Birmingham, Alabama, 1961eko uztailaren 1a -) estatubatuar atleta ohia da, distantzia laburreko korrikalari eta luzerako jauzilari moduan espezializatua, inoizko hoberenen artean duguna arlo horietan. Izan ere, 10 olinpiar domina (9 urrezko) eta Mundialetan beste 10 domina (8 urrezko) eskuratu zituen bere ibilbide luzean zehar.