Carlos Drummond de Andrade (Itabira, 1902ko urriaren 31 – Rio de Janeiro, 1987ko abuztuaren 17a) Brasilgo olerkaria izan zen. Poesia folklorista alde batera utzirik, itxuraz nahiz mamiz iraultzailea zen poesia idazteari ekin zion: Alguma Poesia (1930, «Poesiaren bat»), Fazendeiro do ar (1954, «Artearen jabea»), Lição de Coisas (1964), etab. Prosa-lan bikainak ere egin zituen: Sentimento do mundo (1940, «Munduaren sentiberatasuna»), Boitempo (1968, «Eguraldi ona»), Menino Antigo (1973, «Antzinateko gaztea»), As impurezas do Branco (1973, «Zuriaren zikinkeriak») eta Esquecer para Lembrar (1979, «Ahaztu gogoratzeko»).[1]