Carlos Garaikoetxea Urriza (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1938ko ekainaren 2a) euskal herritar abokatu eta politikaria da, Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakari izana.
1975-1980. urteen artean, Euzko Alderdi Jeltzaleko (EAJ) agintari izan zen. Nafarroako Legebiltzarraren partaide 1979tik, eta 1980tik 1985era Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakari izan zen. 1986an, EAJtik baztertu eta Eusko Alkartasuna (EA) alderdi politiko berria sortu zuen. Alderdi horren buru izan zen 1999 arte. Eusko Alkartasunaren ordezkaritzat Eusko Legebiltzarreko kide izan zen 1986tik 2001era.
2011n Amaiur koalizioko zerrendetan agertu zen, Espainiako Senaturako ordezko gisa.