María del Carmen Calvo Poyato, Carmen Calvo bezala ezaguna, (Cabra, Kordoba, 1957ko ekainaren 7a) politikari, legelari konstituzionalista eta irakasle espainiarra da[1]. 2018ko ekainetik aurrera Pedro Sánchezen gobernuko presidenteorde eta Presidentetza, Gorteekin Erlazioak eta Berdintasun ministroa da.[2]
Zuzenbide konstituzionalean doktorea, Andaluziako Juntako Kultura kontseilaria (1996-2004) eta Jose Luis Rodríguez Zapateroren Gobernuko Kultura ministroa (2004-2007) izan zen[3]. 2017ko ekainetik PSOEko Berdintasun idazkaria da. Feminismoaren eta genero berdintasunaren aldekoa, hainbat libururen egilekidea da, haien artean La mujer en España, Política social para la igualdad de los sexos eta Política social y Estado de bienestar.