Carmen Baroja | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1883ko abenduaren 10a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 1950eko ekainaren 4a (66 urte) |
Familia | |
Aita | Serafin Baroja |
Ezkontidea(k) | Rafael Caro Raggio (en) (1913 - 1943) |
Seme-alabak | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | antropologoa, idazlea, urregina eta haur literaturaren idazlea |
Kidetza | Lyceum Club Femenino |
Carmen Baroja Nessi (Iruñea, 1883ko abenduaren 10a - Madril, 1950eko ekainaren 4a)[1] nafar idazle eta etnologoa izan zen,[2] Vera de Alzate ezizena erabili zuena. Kultura handiko intelektuala,[3] hainbat hizkuntza zekizkiena,[4] Madrilgo Lyceum Club Femenino elkartearen sortzaileetakoa izan zen.[5][6]
Serafin Baroja ingeniaria eta idazlearen alaba, Pío Baroja idazlearen eta Ricardo Baroja margolariaren arreba,[7] eta Julio Caro Baroja antropologoaren eta Pio Caro Baroja zinemagilaren ama izan zen. 2002ko martxoaren 1ean, Iruñeko Udalak haren izena jarri zion Arrotxapeko kale bati.[1]