Carmen Machi | |
---|---|
![]() (2014) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1963ko urtarrilaren 7a (62 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea eta abeslaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() ![]() ![]() |
María del Carmen Machi Arroyo (Madril, 1963ko urtarrilaren 7a) espainiar aktore bat da. Nagusiki telebistan Aída telesaileko Aída pertsonaia nagusia eta 7 vidas telesailan antzezteagatik ezaguna da. Nahiz eta Madril hiriburuan jaio izan, Getafe udalerrian hazi zen, Machi italiar abizena izatearen arrazoia aitaren familia Italiako Genova hirikoa izatean datza.
Bestalde, zineman honako filma hauetan antzeztu izan du: Hable con ella (2002), Vida y color (2005), La mujer sin piano (2009), Los abrazos rotos (2009), Pájaros de papel (2010), Que se mueran los feos (2010) eta Los amantes pasajeros (2013).
2014ean Emilio Martínez-Lázarok zuzendutako Ocho apellidos vascos ("Zortzi euskal abizen") komedia filmean Dani Rovira, Clara Lago eta Karra Elejalde aktoreekin batera antzeztu zuen.