Carnival of Souls: The Final Sessions | ||||
---|---|---|---|---|
Kiss taldearen estudioko albuma | ||||
Argitaratze data | 1997ko urriaren 28a | |||
Grabazioa | 1995ko azaroa - 1996ko otsaila | |||
Musika mota | Hard rock | |||
Iraupena | 60:11 | |||
Hizkuntza | Ingelesa | |||
Diskoetxea | Mercury | |||
Ekoizpena | Toby Wright, Gene Simmons eta Paul Stanley | |||
Kiss taldearen kronologia | ||||
|
Kalifikazio profesionalak | |
---|---|
Kalifikazioa | |
Iturria | Puntuazioa |
AllMusic | ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
VistaRecords | ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
![]() |
Carnival of Souls: The Final Sessions Kissen estudioko 18. albuma da, eta Kissen jatorrizko taldekideekin bilera egin baino lehenagoko azken produkzioa. Hasieran, 1995 eta 1996 urteetan argitaratzekoa zen, baina Kissek bere kaleratzea baztertu zuen Reunion Tour bira hasi zutenean. Hala ere, zaleek diska zabaldu zuten bootleg moduan kantitate haunditan. Horregatik, Kissek 1997an albuma kaleratu zuten.
Azkeneko kantua, "I Walk Alone," Bruce Kulick gitarjoleak abesten duen Kissen abesti bakarra izan zen.
Black 'N Blue taldeko ohiko bi taldekidek abestiak idazten lagundu zuten: Jaime St. James abeslariak "In My Head" idazten, eta Kiss taldekide izango den Tommy Thayer gitarjoleak "Childhood's End" idazten.
Carnival of Souls, Music from "The Elder" eta Sonic Boomekin batera, oraindik AEBetan RIAAk urre izendatu ez duen Kissen estudioko hiru albumeetako bat da.