Caspeko Hitzarmena Aragoiko errege Martin I.a ondorengorik gabe hil zenean (1410), Valentzia, Katalunia eta Aragoiko ordezkariek (bederatzi denetara) Caspen 1412an eginiko biltzarrean hartutako erabakiari eman zioten izena da. Erabakiaren arabera, Joanes I.a Gaztelakoaren seme Fernando Antequerakoa aukeratu zuten errege, gero santu egin zuten Vicente Ferrer elizgizonari esker batez ere, hildako erregearen ahaide hurbilena zen Jaume Urgelleko kondearen kaltetan. Hala, Trastamara leinua egin zen Aragoiko koroaren jabe, eta Gaztelakoaren eraginpean geratu zen erreinu hura. Hitzarmenak ez zuen harrera onik izan Katalunian.