Castle Rock, batzutan the Rock deitua, AEBetako Maine estatuan dagoen eta Stephen King idazlearen kontakizun eta eleberri ugari girotuak dauden fikziozko udalerri bat da.
Lehenbiziko aldiz The Dead Zone (1979) eleberrian agertu zen, orduz geroztik Stephen Kingen kontakizun ugarietako kokaleku nagusia bilakatu zen, baina ez bakarra.
1959an Castle Rock udalerriak 1.280 biztanle zituen eta Needful Things (1991) eleberrian aipatzen denez 1.500 biztanle inguru. Kingen webgune ofizialaren mapan Oxford konderrian kokatua dago, Woodstock udalerriaren aldamenean eta Portland hiritik 37 milistara eta Bangor udalerritik 79 miliatara eta Boston hiritik 188 miliatara.