Casus belli (euskaraz gerra-arrazoi) gerra bati ekiteko dagoen arrazoi edo aitzakiari aipamen egiteko erabiltzen den latinezko idendapen teknikoa da[1]. Izendapen honen sorrera XIX. mendearen amaieran eta Nazioarteko Zuzenbidearen testuinguruan jazo zen, ius in bello dotrina politikoaren harira[2].
Casus belli delakoak, ius in bello edo «Gerra-zuzenbidea» delakoaren zati gisa, herrialde desberdinen ekintza belikoak arautu nahi ditu, eta, beraz, a priori debekatu egiten du gatazkak konpontzeko indar armatuari jotzea, baina aukera ematen du aparatu militarra beste estatu baten aurka erabiltzeko, ultima ratio printzipioaren pean, hau da, azken baliabide gisa.