Challenge Desgrange-Colombo

Challenge Desgrange-Colombo
Orokortasunak
KirolaErrepideko txirrindularitza
Sorrera1948
Desagertzea1958
Ekitaldi kopurua11 (urtea: 1958)
MotaLehiaketa
AntolatzaileaL'Équipe
Palmaresa
Azken garaileaBEL Fred de Bruyne
Garaipen gehien lortu duenaBEL Fred de Bruyne
SUI Ferdinand Kübler
(3 garaipen)
Dokumentazioa

Challenge Desgrange-Colombo denboraldi bakoitzeko txirrindulari onena saritzeko sailkapen bat izan zen 1948 eta 1958 artean. Bigarren Mundu Gerra amaitzean, munduko txirrindulari onenak saritzeko lehenbiziko ideiak sortzen hasi ziren. Horrela sortu zen Desgrange-Colombo Challengea (txirrindularitza munduan aski ezagunak ziren Henri Desgrange frantziarra eta Emilio Colombo italiarraren omenez). Sailkapen berri hau L'Équipe, La Gazzetta dello Sport, Het Nieuwsblad-Sportwereld eta Les Sports egunkariek antolatua izan zen.

Challenge honetarako puntuak, hurrengo probetako sailkapenetan lortzen ziren: Frantziako Tourra, Italiako Giroa, Milan-San Remo, Paris-Roubaix, Flandriako Tourra, La Flèche Wallonne, Paris-Brusela, Paris-Tours eta Lombardiako Giroa. Zerrenda honi, 1949an Suitzako Itzulia gehitu zitzaion, 1951n Lieja-Bastogne-Lieja eta 1958an Espainiako Vuelta.

Txirrindulariek, antolatzaile bakoitzeko (Belgika, Frantzia eta Italia) gutxienez hiru lasterketetako batean parte hartu behar zuten, sailkapenean agertzeko. Sailkapen honen helburuetako bat, garaiko txirrindulari onenei, Desgrange-Colombo osatzen zuten lasterketetan parte hartzeko presioa egitea zen.

Lehen garailea Briek Schotte belgikarra izan zen (1948ko Flandriako Tourra eta Munduko errepideko txapelketa irabazi zituena). Ferdi Kübler suitzarrak hiru aldiz irabazi zuen Challengea (1950, 1952 eta 1954), Fred De Bruyne bezala, azken hiru edizioetan gailendu zena.

Desgrange-Colombo Challengea 1958ko edizioa bukatzean amaitu eta aurrerantzean Super Prestige Pernodek ordezkatu zuen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne