Chang'e 4

Chang'e 4
Jatorrizko herrialdeaTxinako Herri Errepublika
Historia
AurrekoaChang'e 3 (en) Itzuli
HurrengoaChang'e 5 (en) Itzuli
Surface exploration2019ko urtarrilaren 3a -
Espazio jaurtiketa 2018ko abenduaren 7a
Ilargiratzea 2019ko urtarrilaren 3a
KudeatzaileaTxinako Espazio Administrazio Nazionala
Honen parteChinese Lunar Exploration Program (en) Itzuli

Chang'e 4 (txineraz 嫦娥四号; pinyinez Cháng'é Sìhào), Txinatar Ilargi esplorazio programaren misio bat da, jaitsiera modulua eta astromobilaz osatua dago. Berez, Chang'e 4a Txinako bigarren jaitsiera modulua eta astromobila dira, Chang'e 3ren erreserba kopia gisa eraikia izan baitzen, Chang'e 2a Chang'e 1ena den bezala. Chang'e 3aren ilargiratze arrakastatsuaren ondoren, Chang'e 4aren ezaugarriak helburu berrietarako zehaztuak izan ziren.

2019ko urtarrilaren 3an, bertako 10:26etan, Txinako Espazio Administrazio Nazionalak Ilargiaren alde ezkutuan ezartzea lortu zuen, hain zuzen ere, Hego Polo-Aitken arroaren Von Kármán kraterrean. Historian lehenengoa izan zen Ilargiaren eremu misteriotsu hartan lurreratzen, hortik datorkio merituaren zati handi bat.[1] Ez da Ilargiaren alde ezkutura tripulaziorik gabeko zunda bat bidaltzeko lehen saiakera izan, NASAk ere 1962an bere saiakuntza propioa burutu zuen, porrot egin zuen baina.[1]

Misio hau ez da hemen bukatuko, Txinatar Ilargi esplorazio programak misio tripulatu bat bidali nahi du Ilargiaren alde ezkutura, adituek ez dute datarik zehaztu, baina zenbaiten ustetan 2036an bidaliko dute.[2]

  1. a b Berria.eus. «Ilargiaren alde ezkutuan lur hartu du espazio zunda batek, historian lehenengoz» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
  2. «Txinako espazio-zunda batek Ilargiaren alde ezkutuan lur hartu du» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne