Charles Stewart Parnell (1846ko ekainaren 27a, Avondale,Wicklowko konderria – 1891ko urriaren 6a, Brighton) irlandar politikari nazionalista eta Irlandako Alderdi Parlamentarioaren sortzailea izan zen. Bizi zela Koroarik gabeko Irlandako erregea ezizenaz ere ezaguna egin zen. Ingeles jatorriko familia protestante bateko semea zen, baina bera irlandarren alde borrokatu zen.