Charles Babbage (Teignmouth, Devonshire, Britania Handia, 1791ko abenduaren 26a - 1871ko urriaren 18a) matematikari, filosofo eta ingeniari ingeles bat izan zen, konputagailu programagarrien kontzeptua sortu zuena. Lurrunezko makina diferentzial mekaniko bat diseinatu eta inplementatu zuen. Konputazio programak exekutatzeko makina analitiko bat diseinatu zuen ere, inoiz eraiki ez zuen arren. Horregatik, Babbage jotzen da lehen ordenagailuaren sortzailetzat.
Ada Lovelacek Charles Babbageren makina analitikoa dokumentatu zuen eta Bernouilliren zenbaki-sekuentzia bat sortzeko algoritmo bat martxan jarri zuen makina analitikoan. Horregatik esaten da Ada Lovelace izan zela historiako lehen programatzailea.
Kalkulatzeko makinak diseinatzeaz gain bere bizitzan beste ekarpen zientifiko batzuk egin zituen: kalkulu infinitesimala bultzatu zuen, kriptografian hainbat aurrerapen lortu zituen eta ikerkuntza operatiboa ekonomian aplikatu zuen.