Charles Brenton Huggins (Halifax, Kanada, 1901eko irailaren 22a - Chicago, Ameriketako Estatu Batuak, 1997ko urtarrilaren 12a) medikua izan zen. Chicagoko Unibertsitateko irakaslea izan zen, eta hango Onkologia laborategiko zuzendaria (1951). Minbiziari buruzko ikerketak egin zituen; hormonen eta minbiziaren arteko harremana frogatu zuen. 1966an Medikuntzako Nobel saria lortu zuen Peyton Rousekin batera.