Chicha | |
---|---|
edari alkoholdun | |
Osagaiak | artoa |
Historia | |
Jatorria | Inka Inperioa |
Chicha Latinoamerikako edari argi, horixka, pindartsu eta alkoholduna da, artoa hartzituz egiten dena. Sagardoaren antzeko dasta, eta 2-12 gradu artean izaten du. Koloredun artoarekin egiten delarik, gorri eta purpura arteko kolorekoa da[1]. Inkek eta Andeetako beste herri batzuek erlijio errituetan erabilitzen zuten[2]. Gaur egun, Brasil, Peru, Ekuador, Bolivia, Kolonbia eta Argentinan ekoizten da[1].