Chilam Balam liburuak espainiarren konkista ondoko eskuizkribu maia batzuen izena da (XVI. eta XVII. mendea). Idazkera latinoan eta Europako paperean eginak dira. Erlijio berri baten etorrera igartzeaz gainera, piktogramez eginiko maia liburuek adierazitako hainbat testu biltzen dituzte, historiari, medikuntzari eta astrologiari buruzkoak bereziki. Idazleak anonimoak dira eta, sarritan, ugari eta denbora desberdinetan bizi izandakoak: egile berriek aurrekoek egindakoa jasotzen zuten eta aldatzen zuten ideia berriak sartuz testuak berritzen eta garbira pasatzen zituzten moduan. Horrek argitzen du zergatik horrelako liburuetan XVI. mendeko gertaerekin batera XX. mendekoak agertzen diren. Alfonso Villas Rojasek dokumentatuta dauka 1936urtean Tusik herrian, hango zahar batek idazten jarraitzen zuten testu bat buruz azaldu zion; beraz, literatura mota honek orain gutxi arte bizirik iraundu du.[1]
Kolonia garaietan maia zibilizazioaren testuak eta liburuak apaizek txikitu zituzten. Haien esanetan horrela paganismoaz bukatzen ari ziren eta katolizismoaren bideak prestatzen. Denboraz jarrera hori epeldu egin zen eta, agian europarren eraginez, Chilam Balam izeneko liburuak idazteari ekin zioten. Horregatik ez da kasuala idazkeran kultura eta erlijio berrien aztarnak nabarmenak izatea. Liburuak alfabeto latinoz idatzita daude eta hizkuntza, Yucatango maia hizkuntza da.
XIX. mendean, Juan Pío Pérezek, Yucatángo filologo ezaguna, hiru herriko Chilam Balam hartuta (Maní, Kaua eta Ixilekoak) eta fragmentu batzuk beste testuekin lotuta, Códice Pérez izeneko liburua argitaratu zuen. Lanaren helburua Yucatángo maien kronologia estudiatzea zen.