Chinijo uhartedia | |
---|---|
Mota | uharte multzoa |
Geografia | |
Koordenatuak | 29°20′00″N 13°30′00″W / 29.33333°N 13.5°W |
UTC ordua | UTC±00:00 |
Honen parte da | Kanariar uharteak |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Kanariak |
Probintzia | Las Palmas |
Udalerria | Teguise |
Ur-gorputza | Ozeano Atlantikoa |
Leku geografikoa | Kanariak |
Chinijo uhartedia (gaztelaniaz: archipiélago Chinijo) Kanariar uharteen ipar-ekialdean dagoen uharte multzo bat da, Lanzarote uhartearen iparraldeko kostaldearen parean. Naturagune babestua eta baita Europar Batasuneko itsas-erreserbarik handiena da, 700 kilometro karratu baititu.[1]
Graciosa uharteak osatzen du, baita Alegranza, Montaña Clara, Roque del Este eta Roque del Oeste uhartetxoak ere, guztiak Teguise udalerrikoak.
Ingurumen-balioez gain, balio arkeologiko handiko eremua da Graciosa. Aberastasun hori, batez ere, Lanzarotetik banatzen duen itsasartean ikus daiteke, El Río izenekoa, aingura eta ontzi ugari aurkitu baitira bertan.[2]