Chris Pratt

Chris Pratt

(2018)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakChristopher Michael Pratt
JaiotzaVirginia1979ko ekainaren 21a (45 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaLos Angeles
Familia
Ezkontidea(k)Anna Faris  (2009 -  2018ko urria)
Katherine Schwarzenegger  (2019 -
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaLake Stevens High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakaktorea, telebista-aktorea, zinema aktorea eta ahots-aktorea
Altuera1,88 metro
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna
Alderdi politikoaKaliforniako Errepublikar Alderdia

IMDB: nm0695435 Allocine: 98332 Rottentomatoes: celebrity/chris_pratt Allmovie: p341391 TCM: 1322910 Metacritic: person/chris-pratt TV.com: people/chris-pratt
Facebook: PrattPrattPratt Twitter: prattprattpratt Instagram: prattprattpratt Snapchat: chrisprattsnap Musicbrainz: 5b534c62-86a8-4f39-b479-b3b93f84bd2d Edit the value on Wikidata

Chris Pratt (Virginia, Minnesota, 1979ko ekainaren 21a - ) aktore estatubatuarra da. Telebistan hainbat lan egin ditu, adibidez Everwood, The O.C. edo Parks and Recreation telesaietan. Rae Dawn Chong aktore/zuzendariak aurkitu zuen. Guardians of the Galaxy (2014) eta Passengers (2016) bezalako filmetan protagonista izan baino lehen Wanted, Moneyball eta Zero Dark Thirty pelikuletan agertu zen.

Chris Pratt Virginian jaio zen. Hiru anaien artean txikiena da. Bera jaio eta laster bere familia Lake Stevensera (Washington) bizitzera joan zen. Han Prattek bere aktore-karrera hasi zuen, antzokietan paper txikiak antzeztuz. Geroago, egoitzaz aldatu eta Mauira (Hawaii) joan zen. Hor, Bubba Gump Shrimp Companyn zerbitzari bezala lan egiten ari zenean Rae Dawn Chong ezagutu zuen. Raek Chrisen itxura eta energia gogoko izan zituen eta berak zuzendutako Cursed Part 3 (2000) film laburrean parte hartu zuen. Momentu hartan hasi zen Chrisen benetako aktore-karrera: hainbat paper lortu eta Evenwood telesaian Bright Abbott izeneko pertsonaia antzeztu zuen 2002tik 2006ra.

Bere izena The O.C.ren aktoreen zerrendan agertu zen 2006tik 2007ra. Ondoren, nahiko famatua bihurtu zen klase bateko komedia paperengatik. Amy Poehler sitcom Parks and Recreation komedian parte hartu zuen 2015ra arte.

Prattek Strangers With Candy (2005), Wanted (2008), Jennifer's Body (2009) eta Bride Wars (2009) filmetan lanak egin ditu. Baita ere Moneyball (2011) Zero Dark Thirty (2012) eta The Lego Movieen parte hartu du. 2014an Guardians of the Galaxy film arrakastatsuaren protagonista antzeztu zuen. 2015an, Jurassic World pelikulan agertu zen. Bere azken lanetako bat Passengers filma (2016) izan da. 


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne