Christian de Portzamparc (Casablanca, Maroko, 1944ko maiatzaren 5a - ) arkitekto eta hirigile frantsesa da.
Christian de Portzamparc-ek Parisko École nationale supérieure des Beaux-Arts delakoan ikasi zuen 1962 – 1969 artean. Le Corbusier arkitektoaren krokisak ezagutu zituenean, arkitekturaren munduan murgiltzea erabaki zuen. Hala ere, Le Corbusierrek bultzatutako garai hartako arkitektura modernistatik kanpo ibili da, uste baitzuen Paris bezalako hirietan ezin zela historia eta lehenaldiarekin tabula rasa egin, ezer geratu ez balitz bezala ekin.
1994ean Pritzker Saria jaso zuen, sari hau jaso duen frantses bakarra delarik. Élizabeth de Portzamparc emazte du eta altzari sortzaile ezaguna da, senarrarekin askotan lankidetzan ibilia.