Christopher Albert Chrus Sims (Washington Hiria, 1942ko urriaren 21a) ekonometrista eta makroekonomista da. Gaur egun, irakasle lan egiten du, ekonomia eta finantzak irakasten Princetongo Unibertsitatean. 2011an Ekonomiako Nobel saria irabazi zuen, Thomas J. Sargentekin batera.[1] Simsek lan garrantzitsu asko argitaratu ditu bere ikerketa-eremuetan (ekonometria, eta teoria nahiz politika makroekonomikoa).