Arthur Christopher Orne Plummer (Toronto, Ontario, 1929ko abenduaren 13a - Weston, Connecticut, 2021eko otsailaren 5a)[1] kanadar antzerki, telebista eta zinemako aktorea izan zen. 2012an, taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen Beginners filmean egindako lanarengatik. Horrez gain, bi Primetime Emmy, bi Tony, Urrezko Globo bat, Antzezleen Sindikatuaren sari bat, eta BAFTA sari bat jaso zituen.
The Fall of the Roman Empire (1964), The Sound of Music (1965), The Night of the Generals (1967), The Battle of Britain (1969), The Return of the Pink Panther (1975), The Man Who Would Be King (1975), Malcolm X (1992), Wolf (1994), 12 Monkeys (1995), The Insider (1999), A Beautiful Mind (2001), Alexander (2004) eta The Imaginarium of Doctor Parnassus (2009) dira berak antzeztutako filma ospetsuenetako batzuk. The Thorn Birds telesailean ere aritu zen.