Christopher Robin 2018ko Marc Foster alemaniar-suitzar zinema zuzendariak zuzendutako fantasiazko komedia dramatiko film bat da. A. A. Milne eta E. H. Shepard-en Winnie the Pooh liburu bilduman oinarritzen da, eta Disney ekoiztetxeak egindako marrazki bizidunetako film egokitzapenen jarraipena da, irudi erreala eta konputagailu-animazioa erabiliz.[1] Ewan McGregor eta Hayley Atwell aktoreek antzeztu zuten.